Liburu aurkezpena: "Itzalen dama eta Patxi Bakallu: Harrizko errementariak" (Urtzi Leonet, Iñaki G. Holgado)

Liburu aurkezpena: "Itzalen dama eta Patxi Bakallu: Harrizko errementariak" (Urtzi Leonet, Iñaki G. Holgado)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kultura.errenteria.eus

Non

Lekuona Fabrika

Noiz

11/06/2024

Portutxotarrek iparraldeko itsasgizonen eraso bati aurre egin behar izan diote, baina ez da eraso arrunta: ipartarrek Jaun Zuria bera dute buru, eta honek eginahalak egingo ditu Jentilen Oihanean gaitz iluna hedatzeko. Aparloreako eskifaia ausartak gaitz horri berari aurre egin beharko dio, ustekabeko aliatuak lagun. Arriskuz betetako bidean abiatuko dira iparraldeko eremu basatietan barna, harrizko errementarien hiri ezkutuaren bila, gaitzaren sendabidea topatu asmoz. Iparraldeko herrietako mitologia eta euskal mitologiaren arteko lotura egiten duen fantasiazko kontakizuna. Urtzi Leonet idazleak eta Iñaki Holgado ilustratzaileak "Harrizko errementariak" liburua aurkeztuko dute. Aurkezpena, Aitor Azurki.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak