Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren bisita jaso dute
Hau da Mondragon Unibertsitateak Kontseilariaren aldetik jasotzen duen bigarren bisita, erakundea sakon ezagutzeko helburuarekin.
Mondragon Unbiertsitateak Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren eta Unibertsitate sailburuordearen bisita jaso zuen atzo, martxoak 27.
Goizean harrera egin zieten Mondragon Unibertsitateko errektoreak, errektoreordeak, idazkari nagusiak, Goi Eskola Politeknikoko zuzendariak eta Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile akademikoak, Goi Eskola Politeknikoaren instalazioetan.
Topaketa horretan Goi Eskola Politeknikoaren aurkezpena egin zen eta hainbat ikerketa-laborategi bisitatu ziren, hala nola materialena, fluidoen mekanika eta H2arena, IA+zibersegurtasunarena, robotikarena, mekanizazioarena, makinena, diseinu mekanikoarena, konformazioarena eta tentsio ertainarena.
Arratsaldean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera joan ziren, eta, bertan, lehenik eta behin, Aretxabaletako campusa eta, zehazki, IDEIENEA izeneko proiektu berriaren instalazioak bisitatu zituzten. Ikus-entzunezko komunikazioaren esparruan berrikuntza eta ekintzailetza bultzatzeko gune bat da hau. Ondoren, Eskoriatzako campusera abiatu ziren. Bertan, Mondragon Unibertsitateko errektoreak 2025-2028rako definitutako plan estrategiko berriak jasotzen dituen erronkei buruz hitz egin zuen, eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea aurkeztu zen, batez ere hezkuntza-berrikuntzaren, esparru horretan gauzatzen ari den ikerketaren eta Fakultatearen hezkuntza-eskaintzaren inguruan hitz egin zen.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.