"Hauek badaude" erakusketa kolektiboa

"Hauek badaude" erakusketa kolektiboa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

fundacionvital.eus

Non

Vital Fundazioaren Aretoa

Noiz

14/02/2020-etik 06/03/2020-era

Vital Fundazioa erakusketa-zentroan (Posta kalea 13-15, Vitoria-Gasteiz) ikusgai EHUko Pintura Masterreko hemezortzi ikasleen talde-erakusketa. 'HAUEK, BADAUDE' izenburupean, artista gisa izandako heltze prozesuaren mugarri esanguratsuak erakusten dituzten hainbat lan ikusi ahal izango dira. Martxoaren 6ra arte egongo da jendaurrean ikusgai. 2019ko irailean EHUko Arte Ederren Fakultateko Pintura masterra egiten hasi zen ikasle talde batek egin duen erakusketa honetarako aukeratu duen titulua da 'HAUEK, BADAUDE'. Azken bost hilabeteetan egindako lanaren emaitza dira ikusgai dauden piezak. Artista bakoitzak bere lanen artean aukeratu ditu orain arte erakutsi ez direnak. Beraz, erakusketa kolektibo hau orain arte publikoari erakutsi ez zaizkion lanen gurutzaketa bat da. Erakusketaren izenburuak ikusleen eta lanen artean egon daitekeen harremana azpimarratu nahi du. HAUEK (obrak) espazio batean DAUDE. HAUEK (obrak) espazio batean eta publiko batekin DIRA. Izan/egon aditzen arteko aldea erabiliz, publikoaren garrantzia nabarmendu nahi da, obra bat egotetik izatera igaro dadin, horrela zentzu ontologikoagoa emanez. Bertan, lanak bistaratzen direnean obra bihurtzen direla erakutsi nahi da. Hau da, obrak obra bihurtzen dira ikusiak direnean, ikuslea dagoenean. Horrela, obra bat obra izan dadin oinarrizko ataletako bat obra dela konturatu, begiratu eta ikusten duen publikoarekiko elkarrekintza dela ulertzen da. Orduan hartzen baitu zentzua obrak. Pieza bakoitza formatuaren arabera aldatzen da. DIN A4 tamainako baten batetik hasi eta 2 x 2m-ko pintura bateraino dago. Paper gaineko olio-pintura da nagusi, beste material eta prozedura piktoriko batzuei ere (akrilikoa, grafitoa, biniloa, etab. ) leku garrantzitsua utzita. Era berean, askotarikoak dira, eta, horregatik, komisariotza-lana egin behar izan da, erakutsitako piezen artean aldeak eta antzekotasunak orekatzeko helburuz.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak