Jorge Sánchez eta Eva Niño: "Trova cubana a dúo"

Jorge Sánchez eta Eva Niño: "Trova cubana a dúo"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.culturanavarra.es

Non

Kiroldegia

Noiz

05/09/2020

Musikari hauek duela 18 urte baino gehiago osatu zuten bikotea eta gitarraren eta biolontxeloaren bidez ateratzen zaie trobaren musika. Euren musika-tresnekin elkarren artean hitz egiten dute eta eszenaratze horretan ahotsa da beti elementu nagusia. Kontzertuan, Jorgeren konposizioez gain, trobadore ezagunen abestiak ere eskaintzen dituzte, besteak beste, Pablo Milanés, Silvio Rodríguez, Polito Ibáñez, Santiago Feliú eta Ricardo Arjonarenak. Jorge Sánchezek eta Eva Niñok ahotsa, gitarra eta biolontxeloa elkartzen dituzte eguneroko kontuak adierazteko, urteetan zehar bizi izandako bizitza adierazteko. Haurtzarotik inoiz amaitzen ez den heldutasunerako bidean, Jorgeren letrak norberarenak balira bezala haztatzen dira. Ikus-entzuleekin duen 18 urtetik gorako komunikazioak hurbila eta konprometitua bihurtu du bikotea inguratzen duen guztiarekin. Haiei entzutea, musika guztiok garen sentimendu bakar baten parte izatea da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak