"Alpha"

"Alpha"

Gertaeraren datuak

Non

Kultur Leioa

Noiz

13/12/2020

Argia itzaltzen denean, ametsek txistu egiten dute.
Argia itzaltzen denean, dena da infinitua.
Argia itzaltzen denean, LO EGITEKO ordua da. Lo egitea behar fisiologikoa da. Errutina ia beti atsegina, egunero errepikatzen duguna. Baina lotan gaudenean, gure subkontzienteak atea erdi irekita uzten du, eta amets ilunak, ahaztutako oroitzapenak edo oharkabeko fantasiak irteten dira. ALPHAk kontzientziaren, Alpha egoeraren eta ametsen unibertsoaren arteko une hori birsortzen du. Bere fantasien biktima den pertsonaia baten bizipen komikoak; beldur, ikara eta bizipen unibertsalez barre egiteko aukera. Komikotasuna, keinuak, bideo-proiekzioak eta zuzeneko musika, testurik gabeko eta publiko guztientzako ikuskizun baten zerbitzura.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak