Endreduzko thriller politikoa bi aktorerentzat, espazio eta denbora unitate bakarrean. IRAKASLEA (70 urte) Etika eta Filosofia Politikoan katedradun jubilatua da, ezkertiarra, polemikoa eta itzal handikoa. Noam Chomsky iberiar bat. Pronostiko gaiztoko minbizia dauka, baina sendatzeko aukera sortu da ezustean. Aberats ospetsu batek osasun sistema publikoari dohaintzan eman dion radioterapia ekipamendu batean tratamendua har dezake. Iritzi publikoak goraipatu egin du donazio hori. Bakan batzuk, ordea, gaitzetsi egin dute. Haien ustez buru zuritze bat da, trilero baten trukoa, legez ordaindu beharko lituzkeen zergak ez ordaintzeko, eta bere enpresetan agertu diren trapu zikinak estaltzeko. Aberatsaren amarru horren salatzaileetako bat, nabarmenetakoa, Irakaslea izan da. Orain erabaki latza hartu behar du: bere printzipioekiko leiala izan eta bizitza salbatzeari uko egin ala prakak jaitsi eta filantropoari ipurdian pot egin. Gaur hartu du erabakia. Publikoki iragartzera doan unean, ezezagun bat, bere IKASLEA (60 urte) izandako bat, agertuko zaio ezustean. Aspaldiko kontuak garbitzera dator. - Egilea: Patxo Telleria
- Zuzendaria: Mireia Gabilondo
- Eszenografia: Fernando Bernués
- Aktoreak: Patxo Telleria, Mikel Martinez (euskarazko bertsioa) / Ramon Barea (gaztelaniazko bertsioa)
- Zuzendari laguntzailea: Aitor Borobia
- Jantziak: Ana Turrillas
- Espazio sonoroa: Adrian Garcia de los Ojos
- Eszenografiaren eraikuntza: Raul Arraiza
- Argiztapena: David Rodriguez
- Kartelaren diseinua: Paradox
- Ekoizpen exekutiboa: Pio Ortiz de Pinedo, Myriam Garzia
"El dilema del corcho"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Tartean Teatroa
Non
Kultur Leioa
Noiz
22/11/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.