Noaua

"Zaldibar argitu, orain!" larunbateko mobilizazioarekin bat egin dute Larreko Mahaiko eragileek

Besteak beste, Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, GuraSOS edota Ernai biltzen dituen eragile sozial, ekologista eta sindikalek osatzen duten Larreko Mahaiak bat egin du larunbaterako (otsailak 15), Zaldibarko zabortegian gertatutakoaren harira deitu den mobilizazioarekin. Amaña-Eibar tren geltokitik 17:00etan abiatuko den zutabean parte hartzera deitzen dute. Gogoan izan, Zubietako erraustegia geratzeko manifestazioa deitu duela baita Larreko Mahaiak, otsailaren 29an Donostian.