Aitor Sarasua III. bertso paper lehiaketa

Aitor Sarasua III. bertso paper lehiaketa
Bertsularien lagunak elkarteak, Aretxabaletako herriko etxearekin elkarlanean, Aitor Sarasua III. bertso paper lehiaketa abiarazi du.

Bertso lehiaketak hiru maila ditu: Helduen maila, 2007. urtetik gorakoak (gutxienez 6 bertso eta gehienez 10 idatzi beharko dituzte); Gazteen maila, 2008 eta 2011 urte artekoak (gutxienez 4 bertso eta gehienez 8 idatzi beharko dituzte); Haurren maila, 2012 urtera artekoak (gutxienez 2 bertso eta gehienez 4 idatzi beharko dituzte). Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak dira.

Lanak igortzeko epea (sarasua. lehiaketa@gmail. com) otsailaren 21ean bukatuko da, eta epaia martxoaren 14an jakinaraziko da.

“Aitor Sarasua Maritxalar Aretxabaletan sortu zen 1967. urtean. Biziki gazte hasi zen Almen ikastolako bertso eskolan eta haren irakasle Xanti Iparragirre, Patxi Goikolea eta Joanito Akizu izan ziren. Bertsolari eta euskaltzale amorratua, bi arlo horietan lan handia egin zuen bereziki, bai haren bailaran baita Ipar Euskal Herri osoan ere. Seaskako ikastoletan bertso irakasle aritu zen eta Bertsularien Lagunak elkartearen lehendakari ere izan zen, bertzeak bertze”.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak