"Panpina"

"Panpina"

Gertaeraren datuak

Non

Modelo Aretoa

Noiz

05/03/2021

Noiz bilakatzen da norbera panpin eguneroko bizitzan?Erika Rooibos aktore ospetsua da. Gaur bere publiko guztia gonbidatu du antzoki honetara: iritsi da mundu guztiaren aurrean egia esateko momentua. Gaur, lehen aldiz, Erika Rooibos-ek maitasuna egingo du bere itzalarekin. Antzezlan honetan gai sakonak topatuko ditu ikusleak, umorea eta performance kutsuko aktore lan fisikoaz lagunduta: noiz bilakatzen da norbera panpin eguneroko bizitzan? Zer pasatzen da panpin baten burutik? Noiz behar dugu begiratu gaitzaten, eta zergatik? Emakume oro da panpina? Besteen begiradak egiten gaitu panpin? Edozein pertsonak du maitatua izateko beharra. Baina zertarako gaude prest hori lortzearren? Beldurrak, ingurukoen iritziarekiko dependentzia… Besteen begiradaren aurrean panpina izatea menpekotasun keinu bat da, ala askatasun adierazpen gorena?Erika Olaizola aktorearen bulkadaz sorturiko antzezlana da Panpina. Oier Guillan idazlearen kanpo begirada eta Leire Arenas artistaren zentzu espaziala baliatuz, hiruak elkartu eta sortze prozesua abiatu zuten. Bide horretan Kulturaz kooperatibak emandako laguntza izan zuten ezinbesteko bultzada. Panpina oholtza gainean Erika Rooibos aktorearen argilunak erakutsiko dituen lana da, baina era berean, edozein pertsonak izan dezakeen onarpen beharraren ertzak modu intimo bezain probokatzailean agerian jarriko dituena. BiografiakErika Olaizola Eizmendi (1989 Azpeitia)Kamikaz Kolektiboaren sortzaileetako bat da. Bere bi antzezlan berezienetakoak, Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia taldearen Francoren bilobari gutuna eta Xake produkzioaren Lur. Zinea ere egin du. Los tontos y los estupidos Roberto Caston zuzendariarekin eta Oreina Koldo Almandozekin. Telebistan Goenkale seriean ere aritu da. Oraintxe, grabatu berri den Kartzela webseriean aktore lanak egin ditu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak