Natura argazkiei eta bideoei buruzko jardunaldia

Natura argazkiei eta bideoei buruzko jardunaldia

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Amorebieta-Etxanoko Udala

Non

Zelaieta Zentroa

Noiz

26/01/2020

Amorebieta-Etxanoko Udalak, Ametxen bidez, natura argazkiei eta bideoei buruzko jardunaldi espezializatu bat antolatu du. 2020ko urtarrilaren 26an egingo da, eta izena emateko epea 2019ko uztailaren 1ean (astelehena) hasiko da. Lekuak mugatuak dira. Jardunaldiak 2020ko urtarrilaren 11tik 31ra egingo den argazki erakusketarekin bat egingo du. Erakusketa Zelaieta Zentroan egingo da, erakusketa-gelan, De Pedro argazkilariaren eskutik (Amorebieta-Etxano). Jardunaldira doazenek merkatuko markarik onenetako material fotografikoa eta behaketarako materiala izango dute. Gainera, sektoreko izen ezagunek parte hartuko dute 100 bat lagun Zelaieta Zentroan bilduko dituen ekitaldian. Ekitaldi honek argazkilaritzarako zaletasuna eta natura uztartu nahi ditu eta, aldi berean, sektoreko azken aurrerapenak ezagutarazi. Interesatuta daudenek posta elektroniko bat bidal dezakete beraien datuekin (izen-abizenak, NAN; helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa) nomadassinfronteraszornotza@gmail. com helbidera. Informazio gehiago: 946733458. EGITARAUA08:30: Agiriak ematea. 09:00: Hizlariak aurkeztea. 09:15: Hides El Taray. Toledoko probintzian dagoen finka bat da. 1. 100 hektarea ditu eta han dago Tarayko urmaela. 20 ezkutaleku edo hide ditu urte guztian txoriei argazkiak atera ahal izateko. 10:00: De Pedro Argazkilaria – Angel Herraiz. De Pedro Argazkilaria. Amorebieta-Etxanon denda duen familia enpresa bat da. Erreportaje sozial eta industrialetan adituak dira, argazki zein bideoetan. FEPFIk argazkilari maisu izendatu du eta Estatu mailako hainbat sari ditu. Azkena 2019an lortutakoa: Goya Fotografia Saria ezkontzen atalean. Angel Herraiz. Irudiaren profesionala, Burgosko Argazkilarien Elkarteko gaur egungo presidentea, FEPFIko argazkilari maisu instruktorea eta nazioarte mailako hainbat sari dituena. 11:00: Atsedenaldia eta kafea. 11:20: Foto Samar. Argazkilaritza sektoreko banatzaile garrantzitsuenetariko bat da, 70 urte baino gehiagoko esperientzia duena Bizkaian. Merkatuan dauden markarik ezagunenetako argazkilaritza eta behaketako materiala erakutsiko digu eta hauen nobedadeak. 12:00: José Manuel Hiniesto. Kamera-operadorea, hainbat ikus-entzuneko egin dituena naturaren behaketa eta kontserbaziora dedikatzen diren enpresentzat. Hainbat dokumental erakutsiko dizkigu eta nola egin dituen azalduko digu. 12:45: Solasaldia, iritzi-trukea eta taldeko argazkia. 14:00: Bazkaria. 16:00: El Millarón. 3. 000 hektarea inguru dituen finka hau San Pedroko mendilerroan (Extremadura) dago. Bere nekazalturismoan ostatu har dezakezu eta iberiar harraparien populazio garrantzitsu bat ikusi eta argazkiak atera, bertako hide edo ezkutalekuetatik. 17:00: Manuel Montero. Caceresko argazkilari hau hidrohide edo ur gaineko itxaronlekuetan aditua da. Uretatik argazkiak atera ditzakegu ikusiak izan gabe, eta emaitza harrigarriak lortu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak