Dies Oiassonis: "Emakumeek diote"

Dies Oiassonis: "Emakumeek diote"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

oiasso.com

Non

Oiasso Erromatar Museoa

Noiz

05/07/2024-etik 15/09/2024-era

Aurten ere, Oiasso Museoaren, Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdia Fundazioaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren arteko lankidetzari esker, erromatarren garaia hobeto ezagutzen laguntzen digun erakusketa interesgarri bat antolatu dugu Irunen.

Uztailaren 5ean, ostirala, 19:00etan, erakusketaren inaugurazioa izango da. Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria eta antzerki-ekoizle handia den Jesús Cimarro bertan dela, eta Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiko gerentea den Pedro Vivas ere izango da. Inaugurazio hau Merida eta Irun arteko topagunea izango da.

Aztarna arkeologikoek garai batean bizi izan ziren pertsonen istorioak kontatzen dizkigute. Erakusketak antzinako Emerita Augustako emakumeak entzuteko aukera ematen du, Hispaniako hiriburuan aurkitutako aztarnen bidez. Mendeetan zehar gizonek eta gizonentzat idatzitako Historiaren topikoaren atzean, hiri erromatar honetan bizi izan ziren emakumeen isiltasunetik eta ahanzturatik ateratzen diren ebidentzia materialak ezkutatzen dira. Lankidetza horren esparruan eta Dies Oiassonis jaialdiaren testuinguruan, Meridatik etorritako erakusketak egin dira azken urteotan, hala nola Theatrum Mundi eta Pvro Teatro, eta 4. 300 pertsona baino gehiagori erakutsi dizkiete erromatar antzerkiaren sekretuak.

Oraingo honetan, "Ellas hablan-Emakumea diote" erakusketak emakumeak hainbat esparrutan duen presentzia erakusten du: familian, hirian, antzerkian eta benetako emakumeak ahanzturatik erreskatatzen ditu, hileta-epigrafiaren bidez. Erakusketak kalitate eta interes handiko piezak erakusten ditu, Emeritarren ondareko material arkeologiko erromatarren aberastasun eta aniztasunaren erakusgarri.

Erakusketa hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari eta Irungo Udalaren eta Meridako Hiri Monumentalaren Partzuergoaren arteko komodatu baten sinadurari esker antolatu da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak