Balkoietako apaingarriak agortu egin dira

Sagardo Eguneko antolatzaileek prestaturiko apaingarri guztiak agortu egin dira. Plastiko zatiak atzo arratsaldean eta gaur goizean banatzekoak ziren, bi txandatan, baina atzo bertan denak amaitu zirenez gaur ez da banaketarik egingo. "Zuen etxeko maindire txuriak hartu eta zelo gorriaz bi marratxo eginez balkoiak jantzen jarraitu", hori da antolatzaileek luzatu duten gomendioa.