"Con los ojos abiertos"

"Con los ojos abiertos"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturabarrutik.eus

Non

Begoñako Udaltegia

Noiz

05/03/2021

Bilboko Zirkuitua 2021. Heriotza. Infernuan giltzapeturik bizitzera behartua. Ez edan, ez jan, eta begiak irekita betirako. Betirako kondenatua bestearen begiradaren aurrean. Ez baitago bakarrik, hiru dira-eta. Hiru ezezagun, gela batean. Ate bat ixten dena eta leiho bat irekitzen dena. Ezingo dira itzuli benetako bizitzara, baina bai hura ikusi, hari itsatsita jarraitzeko. Itsatsita euren penei, euren dohakabetasunei, euren mamuei… orainari eta iraganari, bizitzari eta heriotzari. Kondenatu al daiteke inor infernura, bekaturik bat ere egin ez badu? Tanteo Teatro lantalde bat da, duela 2 urte sortua, eta antzerki-hizkuntzaren gaineko ikerketa egin nahi du. Bi aktore emakumezkoak eta beste bat gizonezkoa dira, ibilbide desberdinak egin dituztenak, eta xede bat daukate elkarrekin, era bateko eta besteko hizkuntzak batzen dituen eszena-proiektuak gauzatzea. Julián Ángel Herrero Muñoz zuzendari, aktore eta antzerkipedagogoarekin hasi zen taldea, harekin jaso zuten formazioa eta eraiki zuten “Lazaroren berpizkundea” lan artistikoa, Darío Fo-rena. 2019an estreinatu zen, Errekaldeko auzo-etxean. Eta, uneotan, Bea Insa du zuzendaria, “Con los ojos abiertos” izeneko proiektu berrirako, Sartreren “Atea itxita” obran oinarrituta. Zuzendaritza: Bea Insa

Antzezleak: Paloma Rico, Iñigo Marín, Esther Lobato

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak