KINE Zinekluba: Juravca abesbatzaren kontzertua eta "Crulic - drumul spre dincolo" filmaren emanaldia

KINE Zinekluba: Juravca abesbatzaren kontzertua eta "Crulic - drumul spre dincolo" filmaren emanaldia

Gertaeraren datuak

Antolatu du

KINE Zinekluba

Non

Zornotza Aretoa

Noiz

04/02/2020

Otsailean, Errumaniako Olatu Berriari ziklo bat eskaini nahi dio KINE Zineklubak, estilo soil, errealista eta, sarritan, minimalista duten hiru filmekin: Crulic - drumul spre dincolo, Sieranevada eta Touch me not. Gainera, hirurak jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dira, gaztelaniazko azpitituluekin. Lehenengo egunean, otsailaren 4an, Juravca abesbatza errumaniar-lipobenoak zenbait abesti kantatuko ditu. Ondoren, Anca Damian zuzendariaren Crulic - drumul spre dincolo pelikula emango da. 2007an, Claudiu Crulic gazte errumaniarra atxilotu zuten Polonian. Errumaniako kontsulatuaren laguntzarik lortu ez zuenez, gose-greba hasi zuen, eta, azkenean, hil egin zen. Agonia motel horren sentimenduak eta sentsazioak aztertzen saiatzen da film hau.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak