"2024ko Bilboko Aste Nagusiako kartel lehiaketa"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
bilbao.eus
Noiz
17/05/2024-etik 25/05/2024-era
Bilboko Udalak 2024ko Aste Nagusiaren irudia izateko kartel-lehiaketaren deialdia ireki du. Proposamenak aurkezteko epea EKAINAREN 2an amaituko da, 23:59an. Bilboko Aste Nagusia sustatzeko eta iragartzeko lanak online aurkeztu behar dira. Lehiaketaren oinarriak ere leku berean izango dira eskuragarri. Lanak originalak eta argitaratu gabeak izango dira eta gehienez ere bi aurkeztu ahal izango ditu parte-hartzaile bakoitzak. Formatu bertikalean aurkeztu beharko dira (50 cm x 70 cm), eta testu hau izan beharko dute: "BILBAO 2024-ASTE NAGUSIA-ABUZTUAK 17-25 AGOSTO". Gainera, kartela izenburu edo lelo batekin identifikatu behar dute, eta deskribapen labur bat erantsi. Udalak antolatutako lehiaketa honetan diseinu grafikoko profesionalek eta amateurrek parte hartu ahal izango dute. Berritasun modura, oinarrietan jasota dago egileak adimen artifizialeko (AA) sistemaren bat erabili badu kartela egiteko, horren berri eman beharko duela. Horrez gain, tresna hori zer neurritan erabili duen eta nola zehaztu beharko du, eta jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzen direla bermatu beharko du. Era berean, balorazioari dagokionez, gizakiek egindako kartelak hobetsiko dira adimen artifizialaz egindakoen gainetik. HERRITARREN IRITZIAEpaimahaia Jai Batzordeak izendatuko du, eta bederatzi lagunek osatuko dute: bost diseinu grafikoarekin eta inguruaren komunikazioarekin zerikusia duten pertsonak izango dira; Udal korporazioko hiru ordezkari, Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea barne dela; eta Bilboko Konpartsetako ordezkari bat. Epaimahaiak generoaren eta sexu-orientazioaren, jatorri eta kulturaren, dibertsitate funtzionalaren, adinaren, klase sozialaren eta abarren arteko aniztasuna baloratuko du, rolak eta estereotipoak saihestuz. Epaimahai hori arduratuko da kartel finalisten lehen hautaketa egiteaz, eta sei kartel aukeratuko ditu, herritarrek bozkatu dezaten, ekainaren 17tik 23ra bitartean. Ohikoa denez, Bilboko Udalak, herritarrek Aste Nagusiaren irudia hautatzeko orduan parte har dezaten sustatzeko, BOZKETA-SISTEMA MISTOA proposatzen du: bertatik bertarakoa (lekua zehaztu barik dago), digitala (udalaren webgunearen bidez) eta epaimahaiaren bozketa. Kartel irabazlea hiru bozketak batuta puntuaziorik handiena lortzen duena izango da. Epaia ekainaren 25ean ezagutaraziko da. 2024ko Aste Nagusia iragarriko duen kartel finalistak 3. 000 euroko saria jasoko du.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.