DOI_04: "Azukre beltza", Irati Antiaren erakusketa

DOI_04: "Azukre beltza", Irati Antiaren erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturaz.eus

Non

Foru Ibilbideko erakusketa aretoa

Noiz

07/06/2024-etik 23/06/2024-era

DOI_04: "AZUKRE BELTZA", IRATI ANTIADOI Kulturaz kooperatibak komisariatutako erakusketa programa da. Irati Antia Zuaznabarrek Julian de Zulueta esklabistaren inguruko 'Azukre Beltza' webgune eta ikus-entzunezko instalazioa plazaratuko du. Kulturaz kultur kooperatibak sormena babestu eta sortzaileen lana ikustera emateko ahaleginean, DOI erakusketa programa jarri du abian. Gure jardunetik eta gure lan egiteko modutik gertu sentitzen ditugun artistak hautatu eta euren lana erakusteko babesa eskaini asmoz jaio da ekimen hau, azken urteotan Azpeitian, eta batez ere Dinamoaren ingurumarian hazten joan den jendeak bere lana modu egokian erakusteko aukera izan dezan. Sormen jardunaren zirkulua itxi eta komunitatea elikatzen jarraitzea da kontua. Eta komunitatea diogunean uhin kontzentrikoetan hedatzen den jende taldea dugu gogoan, eta bada gure gogoa sormenari ikusgarritasun gehiago ematea, herritarrek eta nahi duen orok beste gauza batzuk ikusteko aukera izatea, sormen lanarekin beste era bateko harremana ahalbidetzea, eta bide batez Dinamoa sormen guneko jarduna ezagutzera ematea.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak