"ZURA ETA URA"

"ZURA ETA URA"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

itsasmuseum.eu

Non

Itsasmuseum Bilbao - Euskal Itsas Museoa

Noiz

21/12/2020-etik 26/09/2021-era

Portuetako polikromia desagertzearen ondorioz, arrantza-portuek berezkoak zituzten ikusmen-aberastasuna eta berezitasuna murriztu egin dira; izan ere, leku bereizgarriak eta gomutagarriak dira munduko hainbat lekutan. Euskadiko arrantza-portuetan, urdina, gorria eta berdea izan dira historikoki kolore nagusiak. Koloreen konbinazio hori, nolabait, bizitza ulertzeko modu baten isla da, denboran zehar sendotuz joan dena nortasun-adierazpen izan arte, eta, hain zuzen ere, identitate horren galera islatu nahi du ZURA ETA URAk. Itsasontziak eraikitzeko joera-aldaketa horren beste ondorioetako bat da erriberako arotzeria, artisau-ontziola txikiak, eta zurezko ontzien eraikuntza-, konponketa- eta mantentze-lanekin lotutako industria osoa desagertuz doala, apurka-apurka. Proiektuak erakusketa ibiltari bat eta argitalpen bat ditu. Konrado Mugertzak zuzendu du, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Laboral Kutxak eta Baskegurrek finantzatuta, eta Itsasmuseuren eta Donostiako Aquariumaren elkarlanari esker, produkzioari dagokionez. Erakusketa hainbat argazkik osatzen dute, artistikoak eta dokumentalak, eta egurrezko, burdinazko eta harrizko ehunduren kolorea irudikatzen dute. Argazki horiek guztiak Konrado Mugertzak, artista eta erakusketa ugaritako komisarioak, egin ditu. Saiakera labur batzuk eta ibilbide handiko egileen literatura-testuak ere aurki ditzakegu, hala nola Leire Bilbao, Unai Elorriaga, Itxaro Borda, Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi, Arantxa Urretabizkaia, Miren Agur Meabe eta Jokin de Pedrorenak, bai eta Jesús Mari Lazkano artista plastikoarenak, Humberto Astibia irakaslearenak eta Julián Murelaga Lekeitioko erriberako arotz eta irakaslearenak ere. Bestalde, erakusketan ikusgai dauden irudi eta testu guztiak biltzen ditu argitalpenak. Liburuan, testu nagusiak euskaraz daude garatuta, eta, ondoren, gaztelaniazko, frantsesezko eta ingelesezko itzulpenak ageri dira. ZURA ETA URA 2021eko irailera arte egongo da ikusgai Itsasmuseumen; liburua, berriz, gure dendan eskuratu daiteke.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak