"Miradas nuevas / Begirada berriak" talde erakusketa

"Miradas nuevas / Begirada berriak" talde erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Vital Fundazioa

Non

Vital Fundazioa Erakusketa Zentroa

Noiz

16/12/2020-etik 07/01/2021-era

Vital Fundazioa erakusketa-zentroan (Posta kalea, 13-15) Begirada berriak/'Miradas nuevas ' erakusketa izango da ikusgai gaurtik aurrera. Laudioko zenbait egileren hogei bat lanez osatutako erakusketa da, Arabako herri horretako San Roke Kofradiak bultzatua.

‘Begirada berriak/Miradas nuevas' erakusketari esker hamaika egile laudioarren estilo eta teknika ezberdineko hogei pieza ikusiko dira Arabako hiriburuan. Ia guztiak dira arte plastikoetako profesionalak, eta Laudioko San Roke Kofradiak bildu du euren lana, bizilagunen sormen artistikoa zabaltzeko asmoz. 

Vital Fundazioa erakusketa-zentroan bideoak, collageak, argazkiak, zeramikak, olioak, akrilikoak, euskarri eta teknika ugari.

Duela hamaika urte, bertako ondarea defendatuz, Aiaraldeko kultura eta gizarte bizitza hobetzen saiatzen ziren laudioarrak ezagutaraztea erabaki zuen San Roke kofradiak. Gainera, Laudiok Araban presentzia handiagoa izatea nahi zuen. Orduan, herriko margolarien 'Berriz aurkitutako begiradak/Miradas Reencontradas' erakusketa egin zuen, hildako zein lanean ari ziren egileen piezez osatua. Erakusketa horren bidez, ordura arte gutxi ezagutzen zen Joaquín Bárbara y Balzaren aberastasuna eta kalitatea aurkitu zituzten. Haren biografia egin zuten, eta ahalegin horretan ia hiru urte eman zituen Egoitz Bernaolak. Ordura arte ezezaguna zen eta sakabanatua zegoen bere obraren zati handi bat berreskuratu eta ikusgai jarri zen.

Prozesu horretan, Laudioko beste autore batzuek arte adierazpide berritzaileak kalitate bikainaz jorratzen zituztela aurkitu zuen San Roke Kofradiak. Iragan hutsean ez zentratzearren eta oraina ahaztuta ez uztearren, herriko egile plastikoen beste erakusketa kolektibo bat prestatu zuten, eta horixe da orain Vital Fundazioaren erakusketa-zentroan ikusgai dagoena.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak