Argazkiratu Argazki Lehiaketa

Argazkiratu Argazki Lehiaketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ezagutubarakaldo.barakaldo.org

Noiz

18/05/2020-etik 11/06/2020-era

VI. Sormenezko Argazki LehiaketaOINARRIAK- EPEA: maiatzaren 18tik ekainaren 11ra
- MODALITATEA: digitala
- MAILA: 16 urtetik gora
- IZEN-EMATEA: Posta elektronikoz, ondoko helbidera:cihma. barakaldo@gmail. comIzen-abizenak, telefono zenbakia, jaiotze- data eta lehiakideak bizitokia duen probintzia adieraziko dira bidaliko diren lanekin batera. -Indarrean dagoen helbidera bidalitako argazkiak ezin dira iraingarriak, sexistak eta pertsona fisiko eta juridikoen edo/eta erakundeen osotasunaren  aurkakoak izan, ez eta proposatutako gaiaz bestelakoak ere. Edizio honetako gaia “Nire ibilaldiak Barakaldon” izango da. Argazkiak aurkezteko  epe-muga ekainaren 11a izango da (goizeko 13:00ak arte). - LEHIAKETAKO  LANEN EZAUGARRIAK-Parte-hartzaile bakoitzak gehienez jpg formatuan egindako 2 argazki aurkez ditzake. -Zuri-beltzean zein koloretan egindako argazkiak aurkeztu ahalko dira. -Irudiak gutxienez 3. 000 pixel  izan beharko ditu alderik handienean. -Ur marka duten argazkiek ezingo dute sarietako bakar batean ere parte hartu, anonimoak izan behar baitira. Argazkia erraz erlazionatu behar da lehiaketako gaiarekin. Ez dira argazki generikoak onartuko. - PARTE-HARTZAILEEK LAGATZEN DITUZTEN ESKUBIDEAKArgazkiak aurkezteak CHIMA-luis Choya Almaraz zentroari eta Barakaldoko  Udalari argazkiak erabiltzeko baimena ematea dakar berekin. Udalak ematen duen edozein sari hartzeko, ezinbesteko betebeharra da Udalari bost urtez lagatzea egileei dagokien eskubideen ustiapena, bai eta ustiatzeko gaitasuna ere, eta, mugarik gabe, berriz, dagokion sariketaren bilduma egiteko materialak argitaratzekoena. Aipatutako ustiapenak ez dakar lagatzaileei inongo ordainsari edo ordain gehigarri eman beharra. Barakaldoko Udalarenak izango dira argazki guztiak, eta formatu digitalean eta/edo paperean erabili ahal izango ditu etorkizuneko proiektuetan. Lehiaketa honetan parte-hartzeak eskubideak lagatzea dakar berekin. - SARIAKHauek izango dira sariak:- lehenengo saria: 300 €
- akzesita: 150 €Sariak udalerriko zenbait komertziotan kontsumitzeko txartelak izango dira. Sariak eman gabe utzi daitezke, baldin eta aurkeztutako lanek gutxieneko ezaugarriak betetzen ez badituzte. - EPAIA:- Sariak Denbora Argazki Elkartearen kideak, Merkataritza eta Hiri Enpresen Elkartearen kideek eta CIHMA-Luis Choya Almaraz zentroko dinamizatzaileek osatutako epaimahaiak erabakiko-Epaimahaiaren erabakia akta batean jasoko da, eta epaia posta elektronikoz  eta telefonoz jakinaraziko zaie irabazleei, epaia ematen denetik egutegiko 4 egunen buruan. Horrez gain, epaia CIHMA · Luis Choya Almaraz zentroko web orrialdean ere argitaratuko da. -Antolatzaileak ezin badira irabazleekin harremanetan jarri aipatu epean, beste argazki irabazle bat aukeratuko da egutegiko 3 egunen buruan. - LANAK AUKERATZEKO IRIZPIDEAK EDO BAREMOAK- Epaimahaiak ondorengo balorazio- irizpide hauek kontuan hartuta erabakiko du sarituen zerrenda: Originaltasuna Teknikaren kontrola Konposizioaren balioa
- Originaltasuna
- Teknikaren kontrola
- Konposizioaren balioa
- ERAKUSKETASaritutako lanak CIHMA·Luis Choya Almaraz aldizkariko 14. alean (2020ko abendua) argitaratuko dira. Argazkirik onenak CIHMA·Luis Choya Almaraz zentroan era birtualez izango dira ikusgai. - OINARRIEN INTERPRETAZIOAEpaimahaiari  dagokio  oinarriak interpretatzea. Hartara, Epaimahaiak irizpideei jarraiki ebatzi behar du oinarriek aurrez ikusten ez duten egoera oro, eta lehiaketa behar bezala antolatzeko beharrezko erabaki guztiak hartu ditzake.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak