Kultura Plazara! 2024 egitarauaren barne. Zer gerta daiteke Gari, Montxo eta Joselontxo Zirku baten pistara iristen direnean edo Antzoki bateko agertokira igotzen direnean? Barrea eta dibertsioa! Horixe da hiru pailazoek lortzen dutena euren proposamen berriarekin: Txaplin. Diziplina anitzeko ikuskizun dotore eta bizia da, non ez diren falta ezustekoak, aldrebeskeriak, musika eta umorea. Eta beren istorio eta abenturen bitartez, ikuslegoak munduko lanbide politenetako batez gozatzen du: pailazoa izateaz. Sekretua sinplea da: ekintza fisikoan eta komunikazio komikoan oinarritutako zirkuko umorearen baliabideak publikoarekin modu aktibo, fresko eta lotsagabean lotzen jakitea. 60 minutuz, hasieratik bukaerara, ikuslego guztiak barre egiten du, barreak adin eta kultura mugarik ez duela erakutsiz, hizkuntza unibertsal bakarra umorea baita. Azken finean, Charles Chaplinek esan zuen bezala, “Barrerik egin gabeko eguna, alferrik galdutako eguna da”.
Tutik Clowns Donostiako konpainiaren azken ikuskizunaz gozatzeko aukera paregabea.
Kultura plazara! 2024: "Txaplin"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
Ibaiondoko gizarte etxeko plaza
Noiz
16/07/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.