Iruñea Beltza jaialdiaren hamaikagarren edizioa gaurtik aurrera

Iruñea Beltza jaialdiaren hamaikagarren edizioa gaurtik aurrera
Aste osoan zehar, urtarrilaren 20tik 25era bitartean, Iruñea Beltza (Pamplona Negra) jaialdiaren hamaikagarren edizioa egingo da, eta ezustekoz, izen handiz eta literatura ugariz betetako programa bat ekarriko du aurten.

Jaialdiak hainbat mahai-inguru izango ditu, eta, nobela beltzekin batera, Nafarroako Filmotekak hautatu ditu film noir estilokoak zale horien gozamenerako.

Gaur, 18:00etan, inaugurazio ofiziala egingo da, eta horren ostean, lehen mahai-ingurua izango da Carlota Suárez, Laura Azcona eta Trifón Abad adituekin. Geroago, zine beltza El rapto de Bunny Lake filmaren proiekzioarekin.

Gainera, kontu bereziak ere izango dira, adibidez “Foruzaingoak krimen baten ikerketa osoa azalduko du, egiten denetik ebazpena eta epaia eman arte; Polizia Nazionaleko Iheslarien Brigadako arduradunarekin batera munduko kriminal arriskutsuenak ehizatzen eta harrapatzen arituko gara; eta Aitor Curiel auzitegiko adituak bihotzik gabeko gizonaz hitz egingo digu. Bidaia izugarria izango da Kennedyren hilketaren ikerketan parte hartzen dugunean. Eta, gainera, delituen analisian aditua den batek erakutsiko digu hiltzaile baten burua nola “irakurtzen” den krimenaren eszenan”.

Programazio guztia hemen kontsultatu ahal duzue.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak