Jazzaldiak beti bultzatu ditu euskal jazz taldeak, eta 2025ko uztailaren 22tik 27ra egingo
den jaialdian parte hartzeko hamar emanaldi erreserbatu ditu, martxan dagoen hautaketa-prozesuaren bidez aukeratuko diren tokiko 10 taldeentzat.
Azken edizioan parte hartzeko 62 talde aurkeztu ziren, horietatik 15ek Donostiako zenbait areto eta klubetan jo zuten eta antolakuntzak azkenik 10 aukeratu zituen 59 Jazzaldian jotzeko.
Hautaketa prozesuan parte hartzeko, taldeek Jazzaldiaren webgunean izen-ematea osatu eta hautaketa prozesu honen oinarrietan zehazten den materiala bidali beharko dute, eta hori egiteko azken eguna azaroaren 29a izango da.
Aurkeztuko diren proposamen artean hamabost talde hautatuko dira Donostiako klub eta lokaletan jotzeko urtarriletik apirilera bitartean. Ikus entzuleek 15 talde horien inguruko botoa emateko aukera izango dute beraien kontzertuak amaitutakoan, puntuazio altuena lortzen duten 10 taldeak izango dira aukeratuak 2025eko 60. Jazzaldian jotzeko.
Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko
Oinarrizkoak
Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.