"Sumisioak bere adiera zabalenean ezaugarritzen du gure oraina eta etorkizun hurbila"

"Sumisioak bere adiera zabalenean ezaugarritzen du gure oraina eta etorkizun hurbila"
Asteburu honetan ere mobilizatzera deitu du Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS), tartean, Azpeitian eta Zarautzen. Azpeitian, elkarretaratzea egingo dute gaur, larunbata, herriko plazan, 18:30ean hasita. "Askatasun politiko eta zibilen defentsan", "burgesiaren zuzeneko diktadura gelditzea" izango dute aldarri, besteak beste. GKSko kideak dira Klara Lazkano (Zarautz, 1997) eta Mikele Lapeira (Azpeitia, 2000), eta haiekin aritu da solasean Urola Kostako Hitza. Alarma egoera nahiz askatasun ezaren eta pobreziaren arteko harremana izan dituzte hizpide, baita eskualdean sortu berri diren GKSko taldeen jarduna ere.