"Zumetaren Usurbil" erakusketa

"Zumetaren Usurbil" erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

650usurbilbizi

Non

Sutegi Aretoa

Noiz

12/04/2024-etik 28/04/2024-era

"Zumetaren Usurbil" erakusketari hasiera emango diote apirilaren 12an. Jose Luis Zumetaren ibilbide osoa hartzen du hautaketa honek: 1960tik 2018ra. Erretratuak, txoriak, Usurbilentzako egindako kartelak, papiroak. . . Usurbilen iruditeria eta izaera ikusteko aukera izango dugu Sutegin.

Bisita gidatu bereziak eskainiko dituzte gainera erakusketak irauten duen bitartean; Museo Irekia bisita gidatuaren ondoren Usoa Zumetak erakusketa azalduko du. Apirilaren 14, 20 eta 28an izango dira eta erreserbak 650usurbilbizi. eus/agenda/ egin behar dira aldez aurretik.

Ez galdu Zumetaren artelan ezezagun eta bereziak ezagutzeko aukera paregabe hau!

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak