UEUren Udako Ikastaroak 2024: "Euskal literaturaren odolusteak, odolosteak eta odol ustelak"

UEUren Udako Ikastaroak 2024: "Euskal literaturaren odolusteak, odolosteak eta odol ustelak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.ueu.eus

Non

Markeskoa Jauregia

Noiz

05/07/2024

Estitxu Fernandez eta Erika Lagomak M ama eme ume saiakera argitaratu zuten 2022an. Amatasunaren eta feminismoaren arteko eztabaida piztu zuten. Orduz geroztik, irakurle talde asko bisitatu dituzte egileek urte hauen joanean, eta begi bistan utzi dute patriarkatuak ez ezik, feminismoak ere mesede txikia egin diola amatasunari. Eztabaidak urte bereko udazkenean jarraitu zuen Emaginek Donostian antolatutako jardunaldietan: (ez) amatasunak Ikuspegi Feministatik (2022) izenburutzat zuen topaketan.

Jardunaldiak hautsak harrotu eta eztabaidak piztu zituen. 2020an euskaratu zen bestalde, amatasunean eta feminismoan klasikoa den Adrienne Rich-en Emakumeagandik jaioak. Amatasuna esperientzia eta instituzio gisa. Beraz, amatasunaren irakurketa politikoa ez ezik, literarioa ere gertatzen ari da gurean; izan ere, Susan Suleiman-ek eta gerora Katixa Agirrek esan zuten bezala, "amek ez dute idazten, idatzita daude".

Gure sare sozialetan egingo ditugu zabalkuntza lanak. Alde batetik, gure Feminist Agenda Irakurle Taldeak duen Instagram profilean eta, bestetik, martxan dugun webgunean: Literatur Agenda Feministak sarean.

Jardunaldi hau UEUren Literatura sailak antolatu du.

Helburuak

Amatasunaz eta feminismoaz hitz egitea.

Amatasuna eta literatura euskaraz uztartzen jakin duten bideak urratzea:

a. Literatur kritikari eta literatur irakasleen ahotik (A. Elizalde, A. Perales eta G. Lasarte)

b. Idazle egileen tripetatik (A. Mendizabal; E. Lagoma eta E. Fernández)

c. Testuen irakurketa eta hausnarketa direla medio (Karena, Amaren eskuak eta Amek ez dute)

Nori zuzenduta

Irakurle klubetan dabilen edonorentzat, literaturazale den horrentzat eta feminista nahiz literatur irakasle, irakurle, kritikari nahiz ikerlari den ororentzat.

Informazio gehiago

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak