Zuhaitz Gurrutxaga: "FutbolisTOK"

Zuhaitz Gurrutxaga: "FutbolisTOK"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

redteatrosnavarra.com

Non

Atarrabiako Kultur Etxea

Noiz

25/10/2020

Aurten bete dira 20 urte Zuhaitz Gurrutxagak Real Sociedad futbol taldearekin lehen mailan debuta egin zuenetik eta urteurren hau ospatzeko aitzakiarekin bakarrizketa berri bat plazaratuko du. Hasi 2000. urtetik eta gaur arte, diziplina anitzeko pertsona izan da Gurrutxaga eta horri esker esperientzia ezberdin asko bizitzeko aukera eduki du: Goi mailako –eta ez hain goi mailako- futbola ezagutu du, 90. hamarkadako txirrindulari holandar baten izenarekin batailatu zuen musika taldea sortu, aktore nahiz bakarrizketalari gisa Euskal Herriko antzoki gehienetan aritu da, eta aurkezle lanetan Euskal Telebistako hainbat saio gidatu ditu. Horrez gain, eta esperientzia guzti hauek sorturiko fluktuazio emozionalak gestionatu asmoz, urte hauetan zehar, lauzpabost psikologoren kontsultak ere bisitatu ditu. Ikuskizun berri honetan, psikologoen dibanak albo batera utzi eta oholtza gainean kontatuko dizkigu azken bi hamarkadetan bizi izan dituen gorabehera guztiak, beti ere, noski, umorea ardatz hartuta. Azken finean, ba al dago umorea baino terapia eraginkorragorik egonkortasun emozionalaren bila dabilenarentzat?

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak