Euskadiko Orkestra: "Agur Jaunak eta Andreak"

Euskadiko Orkestra: "Agur Jaunak eta Andreak"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Euskadiko Orkestra

Non

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

Noiz

08/04/2020-etik 30/05/2020-era

#EuskadikoOrkestraEtxean ekimenaren baitan, euskal orkestrak leihoa ireki du Agur Jaunak eta Andreak izenarekin birbataiatutako klasikoaren bertsio berritua eskaintzeko. Kantu herrikoi hori elkartasunaren eta batasunaren euskal ereserki unibertsal moduko batean bihurtu da. ‘Agur’ hori ez da despedida bat, errespetu- eta errekonozimendu-agurra baizik. EHUk duela urte gutxi berritutako bertsio honen letrak herritar guztien berdintasuna defendatzen du. Zailtasun- eta ziurgabetasun-garai hauetan, maitasunaren eta guztion arteko elkartasunaren aldeko kantua da hau, eta asmo horrekin aurkeztu eta zabaldu nahi izan du orkestrak. Bertsio berri hau NDR Elbphilharmonie Orchesterreko (Hanburgo) tronboijole bakarlari Simone Candottok sinatu du. Candotto Alemanian bizi eta lan egiten duen musikari italiarra da eta, Xabier de Felipe bere adiskide euskaldunak lagunduta (Alemaniako orkestran lankide izan ziren biak eta gaur egun de Felipe Euskadiko Orkestrako musikaria da), euskal kultura besarkatu zuen duela bi urte obra honen bertsioa egitea erabaki zuenean. Obra berritu honek barne hartzen duen izaera unibertsal eta nazioartekoaren erakusgarri argia da, eta ezin garrantzitsuagoa eta beharrezkoagoa da horrelako mezu bat bizi ditugun garaietan, non musikak, koronabirusak bezala, ez baitu mugarik. Alemaniako orkestraren sorpresazko bisaOrain Euskadiko Orkestrak aurkezten duen Agur Jaunak eta Andreak-en bertsio hau bis gisa interpretatu zuen duela bi urte Hanburgoko NDR Elbphilharmonie Orchesterrek Musika Hamabostaldian eskaini zuen kontzertuan. Candottok sortu zuen bere orkestrarentzat une hartarako, Xabier de Felipek hala proposatu ostean. Candottoren Agur Jaunak Brucknerren 7. sinfoniaren elementuetan inspiratuta dago. Bere egileak hala dio: "Wagneriar tubak entzun daitezke sinfonian bezala, eta obra Mi maior tonalitate berean idatzita dago. Biolinen tremoloa hasieran, baita biolontxeloek eta lehen tronpak honen gainean interpretatzen duten motiboa ere, oso antzekoak dira bi kasuetan. Zalantzarik gabe, Agur Jaunak-en moldaketa honek Brucknerren antzeko ñabardurak erakusten ditu orkestrazioan, harmonietan eta bere koloreetan". Candottok bertsio hori entzun du Euskadiko Orkestraren eskutik, eta "erabat hunkituta" sentitzen dela dio.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak