Mel Arranz Arte Ederretan graduatua da EHUn. Mexikoko UNAMekin egindako unibertsitate-truke batean, animazioa, ikus-entzunezko artea eta soinu artea izan zituen ardatz. Erakusketa kolektibo askotan parte hartu du eta zineman eta animazioan egindako lanengatik saritu dute. Bere lan artistikoa irakaskuntzarekin uztartzen du. Elkarrizketa honetan, ZAS kultur-eko Ariana RAC-en eskutik, Mel eta bere sormen prozesuak hurbilagotik ezagutuko ditugu. Montehermoso Kulturuneak, Zas Kultur-ekin lankidetzan, INTERAKZIOAK zikloaren lehenego edizioa aurkezten du, arte garaikidea publikoarengana hurbiltzeko diseinatutako elkarrizketa zikloa. Saio honen helburua da sormen-prozesuak eta lan-metodologiak ingurune hurbilean eta irisgarrian aztertzea, sortzaileek beraiek gidatuta.
Saio bakoitza Zas Kultur taldeko kide baten eta artista gonbidatu baten arteko elkarrizketa izango da, publikoaren parte-hartze aktiboarekin, espazio ireki bat sustatuz, non galderak planteatu eta arte garaikidearekin lotutako gaiei buruz eztabaidatu ahal izango den.
Zikloan hautatutako artistak izango dira, beren garrantziagatik eta tokiko panorama artistikoari egiten dioten ekarpenagatik, beren lan, metodologia, interes eta proiektu espezifikoen ikuspegi aberatsa eta askotarikoa eskainiz. Lehenengo edizio honetarako hautaketa egiteko, aniztasuna islatu nahi izan da, bai banakako ibilbideetan, bai lan egiten duten bitarteko artistikoetan eta ikusmolde eta ikuspegi anitzak barneratzea bermatuz.
Lehenengo edizioan parte hartuko duten sei artistek lotura sakona dute beren jaioterriarekin, Gasteizekin, beren ibilbide artistikoen abiapuntua izan baita. Hiriarekin duen lotura hori beren obra eta ikuspegien haria da, eta orain topaketa hauetan partekatuko dute.
Interakzioak 2024: Mel Arranzekin elkarrizketa
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
Montehermoso Kulturunea
Noiz
05/12/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.