Kokein

Kokein

Gertaeraren datuak

Antolatu du

oihaneder.eus

Non

Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)

Noiz

24/09/2020

Eskilarapeko soinuak zikloaren barruan iraileko emanaldian Kokein taldea izango dugu Oihanederren. Kokein taldeak 20 urte bete ditu eszenatokietan, konturatu barik bi hamarkada igaro dira. Pasioa eta grina mantentzen dutelako behar du izan, zergatik bestela?Beste mila gauzari eskainiko ez lioketena eskaintzen diotelako, eta ez eskaini bakarrik, eman ere bai. Normalean distortsioa eta soinu gogorra ezaugarri dituzten kantuen bertsio akustikoak egitera etorriko dira Eibarko Kokein taldeko musikariak Oihanederrera. 2019. urtean argitaratutako Lera diskoaren aurkezpen honetan. Taldea osatzen duten bost kideetatik hiru soilik igoko dira taula gainera: Zaloa, Jatsu eta Iker. Baina elektrikoan bezala azala utziko dute beren kantak emateko orduan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak