Eskilarapeko Soinuak: Ekiza

Eskilarapeko Soinuak: Ekiza

Gertaeraren datuak

Antolatu du

oihaneder.eus

Non

Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)

Noiz

25/02/2021

Eskilarapeko Soinuak zikloko kontzertuek aurrera darraite otsailean ere, eta oraingo honetan Ekiza izango da Oihanederren. . Bakarkako proiektu honetan Jurgi Ekiza biluztu egiten da, bere irudirik pertsonalena erakusten du. Entzulea musikan murgiltzea du helburu. Kantautore giroko tarte lasaiak eta rock estiloko momentu intentsoagoak uztartzen baditu ere, isiltasunak paper garrantzitsua jokatzen du musikariaren lan honetan. 2016an, Willis Drummond taldeko gitarrista eta abeslaria den Jurgi Ekiza bere taldearen etenaldia profitatu zuen lehendabiziko diska bat argitaratzeko (bH036-LP, Bidehuts). Eta zuzeneko emanaldiak egiteari ekin zion. EKIZAk, kontzertu minimalista hauetan soilik bere ahotsa, gitarra akustikoa, loop station bat, eta zenbait gauzatxo erabiltzen ditu. Gaur egun, Willis Drummond berriro aktibitatean bada ere, artistak segitzen du bere bakarkako proiektuarekin. Willis Drummond taldean abesten eta gitarra jotzen ezagutu genuen Jurgi, eta orain bakarka Ekiza ezagutu dugu, bere alderik pertsonalena. GONBIDAPENAK:Lagun bakoitzak 2 gonbidapen bakarrik eska ditzake. Gonbidapenak eskuratzeko 3 bide egongo dira otsailaren 18tik aurrera:1. Bibe plataforman
2. Telefonoz eskatuta (615. 986. 832), 10:00etatik 12:00etara
3. oihaneder@oihaneder. eus helbidera idatzita: E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte. Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau.
4. E-posta idatzita ez da ziurtatuko gonbidapena, baieztapen-mezua jaso arte.
5. Emanaldiaren egunean bertan 14:00etan itxiko da aukera hau. - Telefono edo email bidez jasotzen diren datu personalak Bibe plataforman sartuko dira. Behin jarduera amaitutakoan, datu guztiak ezabatu egingo dira.
- Gonbidapena paperean inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman daiteke.
- Gonbidapenak agortu arte. OHARRAK:- Egoerak eta Lehendakariaren urriaren 26ko  36/2020 dekretuak eskatzen dituen segurtasun baldintzak (higienea, segurtasun distantziak, edukieraren kontrola…) bermatzeko neurriak hartuta gauzatuko da jarduera hau, eta tokian tokiko argibideak momentuan jakinaraziko dira jarduerak modu egoki eta seguruan burutu daitezen.
- Jarduera hau doakoa da, baina edukiera mugatua izango denez, GONBIDAPENAK AURREZ ESKURATU beharko dira Oihanederren webgunean; horretarako EMANALDIA BAINO ASTEBETE lehenago irekiko da aukera, eta hasi baino ordubete lehenago itxiko.
- Jarduerara 10 minutu lehenago etortzea gomendatzen da.
- Jarduera hasi eta 10 minutura gonbidapenek duten balioa galduko dute.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak