Gasteizko 2024ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan. Hijas de la Luna / Ilargiaren alabak lanak bidaia zikliko bat egitera gonbidatuko gaitu, emakume guztien bizitzan barrena. Une intimo, dibertigarri, etsigarri eta atsekabetuak uztartzen dira bertan, sentiberatasunez, baina, aldi berean, baita dagokien gordintasun guztiarekin ere. Existentziaren faseei buruzko kontakizun berri bat osatzeko ahalegina da, iruditeria kolektiboan iraun dezan, gure iragan hurbileneko emakumeen lekukotasunak begirada berri eta errukitsu batekin berriro jaso ditzan, eta, aldi berean, gure egunerokotasuneko ohiko eszenetan barnera dadin. Musika ikuskizunerako propio sortua da, sorkuntza-prozesutik berean, eta lanaren beste pertsonaia bat balitz bezala ageriko da, bizitasun eta indar handiz. Ikuskizun sentitua, emakumeek asmatua etaArtistak: Susana Teruelo, Ainhoa Alberdi
Konpainia: Pez Limbo
Zuzendaritza : Hannah Frances Whelan
Soinu–espazioa : Maider Lasa Santamaría,Peru Galbete
Jantziak: Xabier Mujika
Argiztapena : Javi Ulla
Koreografia: Garazi López de Armentia
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Hijas de la luna"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
Jesús Ibáñez de Matauco Antzokia
Noiz
30/10/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.