"Ama kuraia"

"Ama kuraia"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

27/03/2020-etik 28/03/2020-era

«Gudak, beste bitarteko batzuk erabiliz bada ere, negozioen jarraipena irudikatzen du. Hemen, ordea, negozio handiak ez daude umilen eskutan eta giza-bertuteak hilkor bihurtzen dira».
Bertolt BrechtArriaga Antzokiaren proiektu berri hau, produkzio propioa eta bertako talentuaren alde egiten jarraituz, Buero Vallejoren «Madre coraje y sus hijos» lan ezaguna erreferentzia moduan hartzen duen antzezlana da, Bertolt Brechtena. Maria Goiricelaya, egungo euskal zuzendari gazte kementsu eta irmoenetakoa, Arriaga Antzokiaren lan berri honen moldaketaren arduraduna eta zuzendaria dugu. Emanaldia euskaraz zein gaztelaniaz ikus daiteke. Gudak beti negozioa esan nahi izan du. Eta Ana Fierling jakinaren gainean dagoenez gero, bere bi seme eta alabarekin ankerkeriatik zehar ibiltzen da. Alderdi ezberdinei eta aldi berean bati ere ez zerbitzatzen dabiltzala, istorio tipiko hau biribiltzen da, gizakiaren biziraupenaren ankerkeria ardatz duena. Tragediaren aurretik materialismoa dago, gudaren ondorioz gizakiok sentiberatasuna galdu eta ikasi gabe jarraitzen dugu, huts berak egiten. Egun basakeria telebistaren bitartez erabateko inmunitatez hartzen dugu. «Ama kuraia» honek Suedia, Alemania eta Polonia urruti izatearren, garai zehatzik gabeko gerra-lekura eramaten gaitu, zehaztu beharrik ez dagoena etengabe eguneratzen baitira bere erreferenteak tamalez. Arriaga Antzokiaren produkzio berria- Zuzendaria eta moldaketaren arduraduna: María Goiricelaya
- Egilea: Bertolt Brecht
- Bertsioa: Antonio Buero Vallejo
- Euskarara moldaketa: Kepa Errasti
- Toki eszenikoa: José Luis Raymond
- Antzezleak: Itziar Lazkano, Ione Irazabal, Ane Pikaza, Eneko Sagardoy, Mikel Losada, Miren Gaztañaga, Iñaki Urrutia, Gabriel Ocina, Alfonso Díez, Idoia Merodio, Aitor Borobia, Adrián Garcia de los Ojos
- Jantziak diseinua: Betitxe Saitua

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak