"INSTRUCCIONES PARA ALBERTO GONZÁLEZ" (estreinaldia)

"INSTRUCCIONES PARA ALBERTO GONZÁLEZ" (estreinaldia)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatrogayarre.com

Non

Gayarre Antzokia

Noiz

30/01/2025

Beautiful Strangers eta Simulacroren ostean, Ion Iraizoz nafarrak Gayarre Antzokian estreinatuko du bere sorkuntza eta ekoizpen proiektu berria. Instrucciones para Alberto González, berak «triptiko fantastiko» gisa definitzen duenaren bigarren zatia da, hiru lanez osatutakoa eta zeinaren lehen zatia Simulacro bera izan baitzen, 2023an estreinatua.

EGILE ETA ZUZENDARIAREN OHARRAK

Instrucciones para Alberto González fantasia generoan etiketatu ohi diren kontakizunetan oinarritutako obra da. Alferrik da fantastikoa zer den definitzen saiatzea. Julio Cortázarrek zioen bezala, naturaz gaindikoa edo esoterikoaren antzekorik ez duen sentimendua da fantastikoa. Argentinar idazlearentzat afal orduan zopa bat hartzea bezain gauza naturala zen.

"Oso txikitatik, fantastikoa ez zen niretzat jendeak fantasiazkotzat jotzen duena; niretzat errealitatearen forma bat zen, egoera jakin batzuetan, niri edo beste batzuei liburu edo gertaera baten bidez adieraz zitekeena, baina ez zen eskandalu bat ezarritako errealitate baten barruan. Uste dut garai hartan ni sakonki errealista nintzela jada, errealistak baino errealistagoa, errealistek errealitatea neurri bateraino onartzen baitzuten eta hortik aurrera, gainerako guztia fantastikoa zen. Errealitate handiago, malguago, zabalago bat onartzen nuen, non dena sartzen baitzen ", zioen Julio Cortázarrek Clases de literatura

Fantastikoa definitzeko, hobe litzateke geure barne-mundua kontsultatzea, gure bizipenak eta salbuespen horien arazoa planteatzea; izan ere, bat-batean, gure adimenak eta sentiberatasunak uste dute legeak ez direla erabat betetzen edo partzialki betetzen ari direla edo arrakala bat sortzen dutela, misteriotsua eta fantastikoa bertan sartzeko

Proiektu honek nire aurreko lanen ildoari jarraitzen dio. Antzerki-antzezpenaren aukerekin jolasten dut eta fikzioaren eta errealitatearen arteko dualtasuna aztertzen jarraitzen dut; nola islatzen den fikzioa antzezten duen pertsonaren eta interpretatzen duen pertsonaiaren arteko elkarreraginean. Gainera, Instrucciones para Alberto González antzezlanak Cortázarrek fantastikoari buruz duen begiradaren eragin sakona du eta gure ziurtasunak zalantzan jartzera eta ezezagunean egunero murgiltzera gonbidatzen gaitu.

Ion Iraizoz Iraupena 90 minutu Fitxa artistikoa

Texto y dirección | Testua eta zuzendaritza: Ion Iraizoz. Intérpretes | Antzezleak: Regina Ferrando, Toni Agustí, Ion Iraizoz. Dramaturgia: Ion Iraizoz, Albert Pérez. Una producción de Ion Iraizoz.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak