WAR BABY antzezlanak, Yllana konpainiaren berezko estiloan, armadaren zentro batera eraman gaitu. Han, soldadu-talde despistatu bat entrenamendua jasotzen ari da, herrialdeko buruzagi berriak sortutako gerra zentzugabe batean borrokatzeko. Izan ere, buruzagi berria haurtxo apetatsu eta gerrazale bat da. Pertsonaia dibertigarriak eta gerraren eta boterearen inguruko egoera zentzugabeak bata bestearen atzetik… Horra hor Yllanak gerraren aurka egindako WAR BABY satira honen oinarriak. Yllanak beti izan du gure inguruko egoerari buruzko ikuskizun komikoak ekoizteko interesa, eta halaxe sortu du WAR BABY, barrearen bidez gogoeta eginarazi nahian. WAR BABY ikuskizun dibertigarria da, umorez, gag bisualez eta erokeria komikoz betea, baina badaki, era berean, komedia armatzat erabiltzen, gerraren zentzugabekeria salatzeko. Fitxa artistikoa:- JATORRIZKO IDEIA, SORKUNTZA ETA ZUZENDARITZA: Yllana.
- ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: David Ottone, Joe O`Curneen.
- ANTZEZLEAK: Fidel Fernández, Juanfran Dorado, Luis Cao, Jony Elías, Raul Cano Cano.
- ESZENOGRAFIA: Carlos Brayda.
- IRAUPENA: 90′.
- IKUSLEA: +12 urte.
- HIZKUNTZA: Testurik gabe.
"War baby"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
kulturleioa.com
Non
Kultur Leioa
Noiz
27/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.