Bisita birtuala La Encartada Fabrika-Museora

Bisita birtuala La Encartada Fabrika-Museora

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bizkaikoa.bizkaia.eus

Non

La Encartada fabrika-museoa

Noiz

23/04/2020-etik 31/05/2020-era

Oraingoz ez dagoenez aurrez aurre harribitxi honetaz gozatzerik, La Encartada Fabrika-Museoak antzinako bideo labur batzuk jarriko ditu zuen eskura, bisita birtual txiki bat egiteko balio dezaten. Bideo bakoitzarekin, bisita gidatuan ematen diren xehetasunak ere kontatuko dira. Hemen lehenengoa:BIDEOA: ARDATZ NAGUSIAHarrigarria ezta? Produkzio solairura igotzean, hau da ikusten den lehenengo panoramika, makineria mugitzen zuen ardatz nagusia martxan, txirrika eta bigarren mailako ardatzekin batera, eta uhalak biraka. . . 60 makina inguru mugitzeko. Hau guztia turbina hidaulikoari esker jartzen zen martxan, uraren energiaz baliatuz eta motor bakarrarekin. Zoragarria benetan!Badaukazue zuek honen argazkirik edo bideorik? Partekatu La Encartada Fabrika-Museoarekin!La Encartada Fabrika-Museoa sare sozialetan: Facebook / Instagram.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak