2024ko Gizazinea jaialdiaren barne. Io Capitano filmak Europara joateko Dakar utzi duten bi lehengusuen istorioa kontatzen digu. Odisea garaikide honetan, gazteek oztopo ugari gainditu beharko dituzte basamortuan eta itsasoan zehar bizirik irautea lortzeko borrokan. Mamadou Ngom «Marra». Senegalen jaioa, Bilbon bizi da 2007 urtetik. Munduko Medikuen Gizarteratze arloko Bitartekari gisa lan egiten du. Arrazakeriaren aurkako militantea, Ekintza Panafrikanistaren Sarekoa eta DEVENIR (Euskadiko sektore soziokulturalaren barruan baliabide propioak izateko beharretik sortutako elkarte soziokulturala, non migratzaileak eta afrikarren ondorengoak lagunduta senti daitezkeen kultura- eta ordezkaritza-prozesuetan). Fitxa teknikoa:- Zuzendaria: Matteo Garrone
- Iraupena: 122 minutu
- Aktoreak: Seydou Sarr, Moustapha Fall. . .
- Herrialdea: Italia
Gizazinea 2024: "Io Capitano" (Mateo Garrone)
Gertaeraren datuak
Antolatu du
caostica.com
Non
Bilborock
Noiz
01/10/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.