Jose Luis Longaronen omenezko erakusketa

Jose Luis Longaronen omenezko erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Tolosako Udala

Non

Aranburu Jauregia

Noiz

02/10/2020-etik 14/11/2020-era

JOSÉ LUIS LONGARÓN 1952 - 2019

Tolosako artista, irakasle, laguna. . . izan zenari omenaldia

Antolatzaileak eta lagunak:

- José Ramón Anda

- Garbiñe Biurrun

- Iñaki Caballero

- Josema González

- Joxemari Iturralde

- Joaquín Labayen

- Leyre Markinez

- Iñigo Royo

- Joseba Urteaga

KATALOGOA

Tolosaren izena herri honen arnasa azaltzen duten ezaugarri desberdinekin lotzen da, bere historia, gastronomia, ihauteriak. . . eta horien artean letra handitan KULTURA jarri behar da. Tolosan kultur sormenerako dugun sen hori betikoa dugu eta azken urteetan areagotu egin da herritarrentzat egin den eskaintza publikoarekin.

Eskaintza publiko horretan modu desberdinetan hartu du parte José Luis Longarón artistak. Alde batetik, kalean bere artelanak jarri ditu, guztiontzako eskuragarri, Euskal Herria plazako sabaietan, udaletxeko hormetan eta denboraren poderioan galtzen joan diren beste leku batzuetan ere bai, ez baititugu ahaztu behar Urrutitxo hotelean eta Igarondoko igerilekuko kanpo aldeko hormetan jarri zituen lan efimeroak.

Hori bakarrik ez, irakaslea ere izan zen ia hogeita hamar urtetan Antonio Maria Labayen kultur etxean, eta honek eman duen uzta urterik urte ikusten dugu bertako ikasleek urtero egiten duten erakusketan. Harritzekoa izaten da irakasle onen eragina nolakoa den ikasleen lan zoragarrietan. Eta guztiek nola goraipatzen duten Jose Luis zenaren trebetasuna irakasle izateko orduan eta jendearekiko tratuan.

Bere desagertzeak sortu zigun nahigabea nolabait leuntzeko oso onak dira omenezko ekimenak. Erakusketa honek balio dezala Jose Luis Longaronek utzi diguna betirako gogoan izan dezagun, gizon eta artista handi baten itzala ez dadila inoiz desagertu.

Olatz Peon Ormazabal

Tolosako alkatea

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak