BEHOTSIK ORKESTRA: "La fuerza de la pasión"

BEHOTSIK ORKESTRA: "La fuerza de la pasión"

Gertaeraren datuak

Non

Bilboko Indautxuko Karmengo Gure Amaren eliza

Noiz

27/04/2024

Behotsik orkestrak InteRed Garapenerako GKEaren aldeko ongintzazko kontzertua eskainiko du. La fuerza de la pasión izeneko programan, Behotsik orkestrak pasioaren indarra hobekien transmititzen duten hiru konpositoreren obrak biltzen dituen musika klasikoko programa prestatu dute: Beethoven (1770-1827), Brahms (1833-1897) eta Bernstein (1918-1990). Orkestrak kontzertua eskainiko du apirilaren 27an, arratsaldeko 20:00etan, Bilboko Indautxuko Karmengo Gure Amaren elizan, Sancho Almendral zuzendari titularraren gidaritzapean. Ongintzazko kontzertua izanik, dohaintza egin daiteke Bizum bidez 01083 zenbakira “Concierto Ikasbide” kontzeptuarekin. Bildutako diru guztia InteRed Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak gauzatzen dituen ekintzak bultzatzeko erabiliko da. Programa honek bidaia eskaintzen du musikaren historian zehar, hiru konpositore hauen musikarekin. Beethoven, Brahms eta Bernstein garai eta estilo desberdineko konpositoreak dira, baina musikaren energia, kemena eta indarra elkarbanatzen dute, ongintzazko kontzertu honetarako ezin aproposagoa dena. Ongintzazko kontzertu hau aurrera eramateko Ikasbide Ikastetxea eta Teresiar Erakundearen babesa ezinbestekoa izan da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak