FANT 2024: Euskal film laburren emanaldia

FANT 2024: Euskal film laburren emanaldia

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbao.eus/

Non

Campos Elíseos Antzokia

Noiz

03/05/2024

Bilboko Udalak antolatzen duen FANT Fantasiazko Zinemaren 30. Jaialdian lehiatuko diren 13 film laburrak aurkeztu dituzte. Hauek dira hautatutako film laburrak – horietako 4 euskaraz eginak –: "Betiko gaua" (2023, Eneko Sagardoy); "Betizu buru" (2023, Kim Maiteny); "Conej Steps out" (2023, Pablo Rio); "Deadly Draw" (2023, Nitya López); "Europa" (2023, Ekain Irigoien); "Extrema grave" (2023, Lorenzo Ayuso); "Feminancy" (2023, Uxuri Etxegia Etxebeste); "Hado" (2023, Rubi Rock); "Jende arrotza" (2023, Imanol Ortiz López); "Nada de nada" (2023, Gastón Haag); "Ni lobos ni corderos" (2024, José Luis Acosta); "To bird or not to bird" (2023, Martín Romero); eta "Txotxongiloa" (2023, Sonia Estévez). Publikoak maiatzaren 3an ikusi ahal izango ditu, Campos Eliseos Antzokian inaugurazio proiekzioa egin ondoren. “Betiko gaua” (2023, Eneko Sagardoy)Iraupena:17 minMirenek Elena antzemango du alokatutako auto bat gidatzen eta errepidean barrena jarraituko dio. “Betizu buru” (2023, Kim Maiteny)Iraupena:17 minMiren eta Manuren erlazioa ez doa ondo, eta baserri bat hartu dute asteburua pasa eta harremana konpontzen saiatzeko. Bortizkeriak bortizkeria dakar, eta bailarako kondairak dio zintzarri bat dela zapaltzaileek entzuten duten azken hotsa. . . “Conej Steps out” (2023, Pablo Río)Iraupena:7 minConej-ek munduko opari onena egin nahi dio Claire neskalagunari bere hitzorduan. Beraz, suziri bat eraikitzen du Claire espaziora eramateko; plana guztiz ezohikoa da. Hori dela eta, Conejek ahalegin handia egin beharko du Clairek gonbidapena onar dezan: ilargirako bidaia siderala eta bikaina, kosmosean barrena eta harago. “Deadly Draw” (2023, Nitya López)Iraupena: 10 minCarolinek leihotik begiratzen du kalea, atean giltza batzuk entzutean ikaratu egiten da, Nathan da, bere senarra. Istripu bat izan duen neska batena zen saritutako loteria-txartel bat eskuratu du. “Europa” (2023, Ekain Irigoien)Iraupena: 8 minGerratik ihesi iritsi da Lubna Parisera. Gurasoei zuzentzen zaie bere pentsamenduekin, elkarrekin Eiffel dorrearen gainetik baleak hegan ikusi ahal izateko mediterraneoa zeharkatu dezatela desiratzen. “Extrema gravedad” (2023, Lorenzo Ayuso)Iraupena:7 minZer da bere buruaz beste egin nahi duen pertsona bati gerta dakiokeen okerrena? Esan ohi da okerrena ez dela heriotza, hiltzen zaren modua baizik, eta Camilo esaldi horretan zenbaterainoko egia dagoen egiaztatzeko zorian dago. . . “Feminancy” (2023, Uxuri Etxegia Etxebeste)Iraupena:6 minKomedia-dokumental faltsua“Hado” (2023, Rubi Rock)Iraupena:12 minJavi, gizon desleial eta estatus onekoa, errepide ilun eta bakarti batetik gidatzen ari da gauez. Ustez laneko bidaia batetik bueltan, etxerako bidean da. Deskuidu batean, segundo batean, Javiren bizitza betiko aldatuko da. “Jende arrotza” (2023, Imanol Ortiz López)Iraupena:5 minHorrela esaten zidan beti amak, baina Agustín ezta ezezagun bat, zeren bere dendara joaten garen bakoitzean gozokiak eskaintzen baitizkit. “Nada de nada” (2023, Gastón Haag)Iraupena:17 minSupermerkatu bat non, itxuraz, gauza handirik ez den gertatzen, non bertako langileek zer esan handirik ez duten. Baina ziztu bizian alda liteke dena, lankide berri bat sartzen denean… edo ez da ezertxo ere gertatuko berriro ere?“Ni lobos ni corderos” (2024, José Luis Acosta)Iraupena: 12 minBi anaik urteak daramatzate elkarrengandik urrun, bestearen bizitzari buruz ezer jakin barik. Biak berriro elkartu eta azken duelu batean elkarren aurka arituko dira, banandu zituen eta familia suntsitu eta aita, xakeko maisu ospetsua, hil zuen engainu bat argitzen saiatzeko. “To bird or not to bird” (2023, Martín Romero)Iraupena:9 minTo bird or not to bird, horra hor auzia. Gaur egungo munduari emandako begirada kritiko eta kaleidoskopikoa, txori batzuen bizipen tragikomiko eta esperpentikoen bidez kontatuta. “Txotxongiloa” (2023, Sonia Estévez)Iraupena:10 minTxotxongilo femenino bat gela batean agertuko da, lurrean botata eta ezin mugituz. Esperientzia batzuen ostean, pixkanaka sokak erantsiko zaizkio gorputzean, eta haren mugimenduak gero eta arinagoak izango dira. Soka bakoitza eszena batekin lotuta dago, berari eragiten dioten hainbat alderdirekin: gorputza, berdintasuna, generoa. FILM LABURRAK FANT 2024anFilm laburren Sail Ofizialak 22 lan proiektatuko ditu aurten, 13 euskal film laburrei eskainitako saioan eta 9 nazioarteko film laburren saioan. Nazioarteko beste 9 film laburrek parte hartuko dute Panorama Fantástico en Corto sailean. Film laburren aldeko apustua izan da beti FANTen bereizgarrietako bat lehen edizioetatik, eta, 30. urteurren honetan, pisu handia izango dute berriz ere Zinemaldiaren programazioan. Izan ere, film laburrek ere beren sari eta dotazio ekonomikoak dituzte: Publikoaren Saria Film Labur Onenari (3. 000 euro) eta Epaimahaiaren Sariak Nazioarteko Film Labur Onenari (3. 000 euro) eta Sail Ofizialeko Euskal Film Labur Onena (2. 500 euro) eta Panorama Saileko Epaimahaiaren Film Labur Onena (1. 750 euro). Gainera, Euskal Aktoreen Batasunak Interpretazio Onenaren saria emango du FANT LABURREAN – EUSKAL FILMAK film laburretan. SARRERAK ETA ABONUA- Inaugurazio-saiorako eta euskal film laburren saiorako sarrerak Campos Antzokian erosi ahal izango dira, bakoitzak 5 euroko prezioan, eta amaierako galarako eta palmaresaren proiekzioetarako sarrerak BBK Aretoan prezio berean.
- Sarrerak 4 eurotan eros daitezke Cine Club FAS, Azkuna Zentroa, El Correoko harpideduna edo Club Campos Elíseoseko txartela izanez gero
- Abonua erosi duten pertsonak ere sartu ahal izango dira proiekzio honetan, txarteldegian sarrera kenduz. ?

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak