Beratu 2020: Aitor Etxebarria + Gaizka Insunza

Beratu 2020: Aitor Etxebarria + Gaizka Insunza

Gertaeraren datuak

Non

Santa Ana Udal Antzokia

Noiz

07/11/2020

Gaizka Insunza Audience taldean ezagutu genuen. Hainbat proiekturekin kolaboratu izan du bere ibilbidean zehar: Ainara LeGardon, Capsula, Anari, etab. 2019an bakarkako lehendabiziko diskoa kaleratu zuen non Brian Wilson edo Elvis Costelloren eraginarekin unibertso propioa osatu duen. 2018an Audience-kin izan zen gure artean eta oraingoan bakarka arituko da. Aitor Etxebarria gernikarrak 2019ko lan nabarmenetakoa argitaratu zuen: Nihilism Part 1 (Mute/El Segell). Bertan giro zinematografikoak eskaintzen dituzten bederatzi abesti biltzen dira. Tentsioa, barealdia eta iluntasuna banatzen dira bidaiatzera gonbidatzen gaituen dotoreziaz betetako lan honetan. 2019an Beratun izan genuen Elena Setienen kolaborazioa izan du ‘Little too soon’ abestian.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak