Poesia Orduak 2024 programaren bigarren saioan, Gotzon Barandiaranen Galbahea liburuko poemak errezitatu eta kantatuko dituzte Lander Bilbao, Mariana Blanco, Rafa Rueda, Urdin Baraiazarra eta Uxue Garciak idazlearekin batera. Hitzen zentzua eta bizitzaren zantzua berreskuratzeko, letrazko galbahe bat eraiki du Gotzon Barandiaranek bere hirugarren poema liburuan. Maitasunaz ari da, bere belaunaldiaz, elkarbizitzarako baldintzez, baina baita hildako deserosoez, isilean errepikatutakoez eta harrapatutako kultura baten nekeez ere. Memoria ardatzeko gaia izanik, amaren heriotzak ere zeharkatzen du liburua. Hark berretsi dio poetari, hain justu, galbahearen beharra. Liburuko 11 poema musikatu dituzte eta errezitatutako poemekin batera, 75 minutuko emanaldian bi bibolin, bi gitarra, mandolina, xirula, musu-gitarra eta perkusioa-bateria arituko dira. Oharrak
- Gonbidapenak egunean bertan ahal izango dira jaso webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko leihatiletan 11:30etik aurrera. Gehienez 2 gonbidapen pertsona bakoitzeko.
Poesia Orduak 2024: "Galbahea. Ez gara dena ahazteko nahikoa biziko"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
Victoria Eugenia Antzokia
Noiz
03/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.