"Jesu, meine Freude!"

"Jesu, meine Freude!"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

teatroarriaga.eus

Non

Arriaga Antzokia

Noiz

08/04/2020

Sinesbide protestantearen adierazpenerako ezinbesteko elementua ez ezik, koral luteranoa Erreformako Elizako liturgian herriak parte-hartzeko ere oinarrizkoa da. Musikalki hitz eginda, Johann Sebastian Bachen konposizioetan garrantzi handiko elementua dugu. Sociedad Coral de Bilbao eta musika barroko zein errenazentistan aditua den Ensemble Diatessaron-en eskutik, talentu alemaniarraren motet eta nekaldien koru eta koral-sorta nabarmenen kontzertu berezia eskainiko du Arriaga Antzokiak. «Jesu, meine Freude» izenburua hartzen duen moteta Bachen fede handia eta hil ondoren zeruko koru sartzeko itxaropenaren adierazgarri garbia da. Abesbatza: Bilboko Koral Elkartea – Sociedad Coral de Bilbao
Zuzendaria: Enrique Azurza
Orkestra: Ensemble Diatessaron
Zuzendaria: Elena Martínez de Murgia

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak