"Inprimatutako animazioa. Gazteentzako sorkuntza lantegia"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.tabakalera.eus
Non
Tabakalera
Noiz
03/04/2024-etik 05/04/2024-era
Lantegian zehar, mugimenduan dauden irudien oinarrizko printzipioak ezagutuko ditugu, gure animazioak sortzeko erreferentzia gisa balioko digutenak. Horretarako, mugimendu-sekuentzia txikiak grabatuko ditugu, eta ondoren paperean inprimatuko ditugu (A4/zuri-beltza). Irudi inprimatuen sekuentzia hori gure esperimentazio-mihise bihurtuko da, eta bideo berri bat sortzeko elementuak margotu, marraztu, urratu eta itsatsi egingo ditugu, baina kasu honetan gure emozioen arrastoarekin animatuta. 14 - 17 urte
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.