"Badakizu", Irantzu Yaldebere-ren erakusketa

"Badakizu", Irantzu Yaldebere-ren erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbaoarte.eus

Non

"URIBITARTE40" erakusketa aretoa (BilbaoArte)

Noiz

03/05/2024-etik 02/06/2024-era

2024ko maiatzaren 3an, 19:00etan, URIBITARTE40 Aretoak ateak irekiko dizkio urteko hirugarren bakarkako erakusketari, 2023an ekoizpen zentroan egoiliarra izan zen Irantzu Yaldebereren lanarekin. «Badakizu» izenburupean, erakusketa ekainaren 2ra arte egongo da ikusgai. Irantzu Yaldeberek (Bilbo, 1994) argazkigintzaren bidez bideratzen du bere praktika artistikoa, estilo zuzen eta inprobisatuarekin, bere inguruan gertatzen diren une galkor eta detaile sotilak jasoz istanteko argazkietan.

Badakizu lehendik egindako lan baten hedapena da. Izan ere, segida ematen dio aurten bertan argitaratutako Badakizu zein ederra zaren? liburuari, zeinetan artistak 2015 eta 2023 artean egindako argazkiak erakusten baititu. Bi proiektuon diseinuak eta kontzeptualizioak bat egin dute denboran, eta hainbat forma hartu dituzte espazio eta euskarri oso ezberdinetan, hala nola liburuaren bi dimentsioetan eta erakusketa areto honetxek dituen hiru dimentsioetan. 

Erakusketa azken bederatzi urteetan egindako zenbait irudik osatzen dute. Irudiok agerikoak ez diren hiru bloketan antolatu ditu artistak —Icon, Ads eta Instant—, lagundu egiten baitiote irudiak egituratzen eta elkarren artean harremanetan jartzen. Irudiak, zuzenak eta enigmatikoak, behin egin zirenetik behar adina denbora iragandakoan, zentzua eta logika bereganatzen dute artistaren obraren corpusean, eta irisgarri bilakatzen dira beste inoren begiradarentzako.

Yaldeberek, iragana, oraina eta etorkizuna gainjarrita, denboraren malgutasuna aurkitzen du bere lanean, hala une iragankorraren atzematean nola irudien eraikitzean.

ERAKUSKETAREN FITXA TEKNIKOA

Izenburua: Badakizu
Artista: Irantzu Yaldebere (Bilbao, 1994).
Lekua: URIBITARTE40 Aretoa (Uribitarte Pasealekua, 40. 48009 Bilbo).
Datak: maiatzak 3, 2024 – ekainak 2, 2024
Aretoaren ordutegia: Asteartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00. Igande eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00. Astelehenetan, itxita. Sarrera doan.

 

Irantzu Yaldebere (Bilbo, 1994). Okela Sormen Lantegian, Batzar Nagusietan, Aire Galerian edo Rekalde Aretoan erakutsi ditu lanak. Eremuak # 6 programan parte hartu du eta Feministaldian parte hartu du. Itziar Okarizek eta Jon Mikel Eubak zuzendutako Artistentzako tailerrean parte hartu du. Egoitzak egin ditu Halfhousen, Bartzelonan eta BilbaoArte Fundazioan, Bilbon.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak