Schubertiada 2024

Schubertiada 2024

Gertaeraren datuak

Antolatu du

araba.eus

Noiz

05/07/2024-etik 27/07/2024-era

Gaubeako Schubertiadaren zapigarren edizioak bost kontzertu egingo ditu uztailaren 1etik 22ra, larunbatetan, ohi bezala Bachicaboko San Martin eta Tuestako Andra Mariaren elizetan, eta baita, bigarren urtez, Espejoko Salbatzailearen elizan ere. Jaialdiak uztaileko larunbatetan leau kontzertu izatetik bost izatera igaro da, eta ostirala, hilaren 5a, egutegian sartu da. Denak 20:00etan izango dira.  Hori bai, Schubertiadak leial eusten dio estatuko eta nazioarteko musika arloko talentu handienetako batzuk Gaubeako ondare balio handiko guneetara hurbiltzeko asmoari. "Neska errotari ederra edo Noragabeko adiskide baten kantak lanetako gazteen maitasuna, Schubert-en eta Brahms-en ganbera musikaren sakontasuna, Sara Blanch-en ahots aparta, uztaileko gauetan Gaubeako paisaia eta elizak beste urte batez beteko dituen musika" nabarmentzen dituzte antolatzaileek. Sara Blanch-ek uztailaren 5ean, ostirala, egingo du debuta Schubertiadan, zehazki, Tuestan, Milango Scalan debuta egin baino bi hilabete lehenago. Horrez gain, Teatro Realaren saria jaso zuen joan den astean. Toldrà-ren eta Montsalvatge-ren eta Debussy eta beste konpositore frantses batzuen abestiak interpetatuko ditu. Harekin batera joko du Malcolm Martineau pianista laguntzaile ezagunak.  Hurrengo egunean, larunbatean, hilak 6, Zhuohan Sun txinatarrak Espainian egingo duen debuta izango da Tuestan, eta pianoan Teodora Oprilleroren laguntza izango du. Haren programan Schubert, Schumann eta Wolf-en abestiak eta Mahler-en gazte zikloko Noragabeko adiskide baten kantak daude sartuta. Hilaren 13an, larunbatean, Espejon, Patricia Cordero, Cristina Cordero, Montserrat Egea, Jorge Martinez eta Juan Barahona musikari gazteek joko dute. Reina Sofía Goi Mailako Musika Eskolako ikasleak izan diren musikari horiek guztiek elkarrekin interpretatuko dute 677 "La trucha" pianorako kinteto ospetsua, jatorrizko schubertiadak gogogora ekarriko dituen kontzertu batean. Musikari horiek Schuberten beste lan batzuk jo izan dituzte lehenago hainbat taldetan. Hilaren 20an, larunbatean, Tuestan, Samuel Hasselhorn baritonoak, Schuberten errepertorioarekin afinitate handia duenak, Neska errotari ederra zikloa interpretatuko du, Ammiel Bushakevitz lagun duela. Horrela, jarraipena ematen dio Negu bidaia ziklorekin Schuberten hiru ziklo handietatik zehar iaz hasitako ibilbideari. Ezin ziren soka kuartetotak falta, ezinbestekoak baitira urtero. Schubertiada-ren zazpigarren edizioa larunbatean, hilak 27, itxiko da, Cosmos Quartet-ekin. Aurten, hamargarren urteurrena ospatuko du, eta Gaubeara itzuliko da, 2020an debutatu ondoren, Schubert, Webern eta Brahms-en lanak interpretatzeko. Abonua 50 euro da. Lehen kontzertua abonutik kanpo dago. Sarrerak eskuragarri egongo dira gaurtik aurrera hemen: tickets. kutxabank. es. Gainerako informazio guztia hemen: www. schubertiada. eus. - Schubertiada 2023: egitaraua (pdf)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak