Errezitaldia: "Reencuentros y poesía"

Errezitaldia: "Reencuentros y poesía"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Bilboko Udala

Non

Bidebarrieta Kulturgunea

Noiz

02/12/2020

Kultur Gabonak 2020ren barruan. Pandemiaren ondorioz, kulturaren zabalkundea moteldu edo gelditu egin behar izan da. Eta ez bakarrik artistek, baita posible egiten duten gainerako protagonistek ere. Hala eta guztiz ere, sorkuntzak bizirik dirau eta, horregatik, hiriko hainbat poeta, musikari eta kolektibo, hala nola Malaletra Bilbao eta Noches Poéticas, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan elkartuko dira bihar asteazkena, abenduak 2, poesia protagonista izango duen gaualdi batean. Hauek izango dira parte-hartzaileak: Mikel De Vicente pianista bilbotarra; Entzi kantautore euskalduna; Cristian Vegara Bilbon bizi den kantautore perutarra; Manuel Vicente Cajón perfomerra. Poetak: Ainize Basalo, poeta eta aktorea, eta Lander Sánchez, poeta eta musikaria, biak ere kulturaren hedapenaren artista eta ekintzaile gazteak; Greta Frankenfeld, Bilbon bizi den poeta argentinarra, gaualdi poetikoen dinamizatzailea; Idoia Carramiñana, poeta elebiduna eta kultur jardueren sustatzailea; Manoli López, poeta eta rapsoda, hainbat talde poetikotan parte hartzen duena; Bendrell Mohamed, urian bizi den poeta marokoarra, beti kulturaren alde egiteko prest dagoena; Javier Arnaiz eta Julián Borao, poetak eta ekitaldi perfopoetiko eta kulturalen bultzatzaileak, batez ere Bilboko taberna eta lokaletan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak