Udasoinu del Fauno

Udasoinu del Fauno

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.culturanavarra.es

Non

Leireko monasterioa

Noiz

08/08/2020

Kultur 2020 programaren barnean. Francesca Croccolino pianista italiarra da. Bost urterekin hasi zen pianoa jotzen ikasten. Goi-mailako Titulua lortu zuen Erromako S. Cecilia kontserbatorioan. Gero, graduondoko ikasketekin jarraitu zuen Espainiara joan arte, 1990ean. Ganbera-musikako Goi-mailako Titulua lortu zuen Donostiako Goi-mailako Kontserbatorioan. 1993tik Ganbera-musikako irakaslea da Nafarroako Goi-mailako Kontserbatorioan. Interpretatzaile gisa, ganbera-taldetan aritu ohi da, Espainia osoan zehar. Alberto Itoiz Nicuesa jaioterrian, Zangozan, hasi zen zeharkako txirula jotzen ikasten eta "Pablo Sarasate" Goi-mailako Kontserbatorioan amaitu zituen ikasketak. Hendaia eta Parisen egin zituen graduondoko ikasketak. Hainbat orkestra- eta ganbera-talderekin lan egiten du grabaketa, ziklo sinfoniko, zarzuela eta kontzertuetan, txirula solista gisa. Klaseak eman izan ditu Errioxan, Nafarroan, Araban eta Gipuzkoan. Gaur egun, Gasteizko Udal Banda profesionalean jotzen du txirula, oposizio-lehiaketa bati esker. www. albertoitoiz. comPrograman zeharkako txirularako errepertorio klasikoko sei obra joko dituzte. Sei autore frantsesen obrak dira, XIX. mendearen amaiera eta XX. mendearen hasiera bitartekoak; garai hura oso garrantzitsua izan zen; izan ere, orduan hasi zen zeharkako txirula instrumentu solista gisa berriro indarra hartzen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak