Ondarearen Europako Jardunaldiak 2024 Araban

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2024 Araban

Gertaeraren datuak

Antolatu du

gipuzkoa.eus

Non

Lurraldeko 14 udalerritan

Noiz

01/10/2024-etik 02/11/2024-era

2024ko Ondarearen Europako Jardunaldiak urriaren 1etik azaroaren 2ra bitartean egingo dira “Kulturaren bideak” lemaren pean, eta 27 jarduera izango dituzte (38 ekitalditan), lurraldeko 14 udalerritan egingo direnak, Arabako 6 kuadrillatan.

Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluaren ekimena dira, helburu hauekin sortuak: kultura aberastasun eta aniztasunaren inguruan sentsibilizatzea; kultura ondarearenganako interesa indartzea; arrazismo eta xenofobiaren kontra borrokatzea, Europako kultura guztien ikusgaitasunaren bidez tolerantzia sustatuz; kultura ondarea babesteko beharra buruan sartzea herritarrei eta administrazioei; eta kultura arloko gizarte, politika eta ekonomia desafioei erantzutera gonbidatzea. 

Aurten, "Kulturaren bideak" leloa aukeratu da, eta horren bidez gure ondarearen eta kanpotik datorren ondarearen arteko harremana aztertu nahi da, sortzen diren kultura sareen balioa azpimarratuz. Eta etorkizunari dagokionez, ondareak sare berriak sortzeko gaitasuna izatea.

27 jarduera programatu dira, urriaren 1etik azaroaren 2ra bitartean, lurraldeko 14 udalerritan eta 17 kontzejutan, Arabako Kuadrilletako 6 barne hartuta, eta besteak beste, bisita gidatuak, hitzaldiak, lantegiak, proiekzioak, desfileak eta natura ibilbideak egingo dira. Guztira, 38 ekitaldi izango dira; izan ere, jarduera batzuek hainbat emanaldi dituzte, baita hizkuntza batean baino gehiagotan ere. 

Eta, horrez gain, urrian bisita irisgarri gidatuak egingo dira foru sareko museoetara, ikusmen, mugimendu edo buruko desgaitasuna duten pertsonentzat. Eguna eta ordua museo bakoitzean edo educacionmuseosyarqueologia@araba. eus helbidean hitzartu daitezke. 

Jarduera guztiak doakoak dira, baina batzuetarako tokia gorde behar da. Argibide guztiak daude liburuxkan eta https://www. europako-ondarea. eus/ helbidean.

* Informazio oharra:Elena Martínez de Madinak egingo duen "Bidea ala kaminoa? Arratea a la Portillo" hitzaldia urriaren 24ra aldatu da, hasiera batean urriaren 10erako aurreikusita zegoen arren. Argitalpen digital gehienetan, akatsik ezean, zuzenduta dago, baina liburuxka fisikoan ez.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak