"Nire aita ogro bat da"

"Nire aita ogro bat da"

Gertaeraren datuak

Non

Kurtzio Kultur Etxea

Noiz

14/02/2020

Miguelek bere aitaren, mundu guztiak ‘Ogro’ deitzen zuen gizonaren, memoria berreskuratu nahi du. Urteak dira aitaren berririk ez duela. Orain, helduaroan, aitarekin kartzelako ziega partekatu zuen gizon baten bisita izango du, eta aitaren gutun bat emango dio. Horrela, inoiz kontatu gabeko istorioa ezagutuko du. Ogro bakarti eta ilun bat ezagutuko du, baina baita bihotzean oraindik toki bat duela bere seme kutunarentzat. Maitasun horri esker, konturatuko da bere aita beti izan dela gizaki bat. Mi Padre es un Ogro ikuskizunak agerian jartzen dizkigu onen gaiz­takeria eta gaiztoen ontasuna, zigorra, errua, solidaritatea, justizia, ongia eta gaizkia buruzkoa da. Ogroen lurralderako bidaia bat da, itxaropenaren abesti bat, berreskuratze-istorio bat. Hunkitu nahi gaituen ikuskizun bat da, besteen sentipenak geuk sentitzea nahi duena eta enpatia sorraraztea, oro har, guretzat arrotzak diren egoeren aurrean. - EGILEA: Jokin Oregi, La Baldufa: Enric Blasi, Emiliano Pardo, Carles Pijuan.
- ZUZENDARITZA: Jokin Oregi.
- ANTZEZLEAK: Carles Pijuan /Emiliano Pardo, Emiliano Pardo/Enric Blasi.
- MUSIKA: Óscar Roig.
- ARGIZTAPEN DISEINUA ETA TEKNIKARIA ESZENAN: Miki Arbizu.
- IRAUPENA: 50′.
- IKUSLEA: +10 urte.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak