“Badabilbo” izeneko topaketa, Joseba Tapiaren eta Koldo Izagirreren eskutik

“Badabilbo”  izeneko  topaketa,    Joseba  Tapiaren  eta  Koldo  Izagirreren  eskutik
Bilboko Udaleko Bidebarrieta Kulturguneak, BilbaoUda2020 programaren barruan, bi hitzordu kultural izango ditu aste honetan. Ostegunean, Baleen Lobak taldeak kontzertua egingo du, eta ostiralean musikaren eta literaturaren arteko topaketa bat bideratuko da Joseba Tapiaren eta Koldo Izagirreren eskutik. Betiko lez, osasun-protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan.

Hortaz, ostegunean, hilak 16, Baleen Lobak tokiko all stars jazz-taldearen kontzertua antolatu da. Baleen Lobak taldearen barruan honako musikariak daude: Gorka Benitez saxo tenore eta flautarekin; Alejandro Mingot gitarrarekin; Pablo Martin kontrabaxuarekin; eta Borja Barrueta bateriarekin. Ikuskizuna, Uda Jazz zikloaren barruan kokatzen da, eta datozen asteetan horrelako zortzi kontzertu izango ditu ziklo horrek hirian.

Hurrengo egunean, hilak 17 (ostirala), Joseba Tapia trikitilaria eta Koldo Izagirre idazlea elkartuko dira, eta musikaren eta literaturaren arteko Badabilbo izeneko topaketa berezi bat egingo dute, 19:00etan hasita. Joseba Tapiak hiru hamarkada daramatza musika ausarta egiten, konplexurik gabea eta naturaltasun berezi ia genetikoa duena. Koldo Izagirre euskal idazle oparoenetako, goraipatuenetako eta berritzaileenetako bat ere. Poesia, eleberria, ipuina eta saiakera landu ditu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak